Nortzuk gara?

Eusko Greeters, 2011. urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Bere helburua turismo partehartzaile bat sustatzea da, eta horretarako bertako eta kanpokoen arteko topagune bat eskeintzen du. Topagune honetan, borondatez haien hiriko tokirik gogokoenak erakutsi eta partekatu nahi dituzten Euskal Herriko herritarrak eta zirkuitu turistikoez gain eta bertako baten ikuspuntutik Euskal Herria ezagutu nahi duten bisitariak bil daitezke.

ideia  atsegiten  duzu?

Animatu lagun berriak egiten eta Greeter-bisitaldi bat eskatu gure web orri honen bidez.
Ongi Etorri/Bienvenido/Welcome/Bienvenue/Willkommen/Benvenuti/欢迎…..

gurekin batu nahi  al  duzu?

Zure hiria banatzea gogoko duzun pertsona horietakoa baldin bazara, izena eman ezazu gure Web orrialdean. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian ere, bolondresak hartzearen kanpaina bete-betean gaude.

zer eskeintzen dugu?

Eusko Greetersek Euskal Herria era ezberdin batean ezagutzea eskeintzen du, zihurra eta atsegina, lagun baten eskutik. Nola?

  • Leku turistikoak ez ezik oinez edo/eta garraio publikoa erabiliz.
  • Talde murriztuetan, sei lagun gehienez.
  • 2 – 4 orduko irteerak.
  • Hizkuntza ezberdinetan.
  • Bereizketa politiko, etniko, erlijioso edo arrazistarik gabe.
  • Dohainik eta eskupekorik gabe.

Ibilaldiak ez dira aurretik zehazten eta taldearen edo pertsonen araberan prestatzen dira, beraz, ibilbide guztiak dira ezberdinak.

Eusko Greetersek inguru, kultura eta hizkuntza ezberdinetako jendea ezagutzea eskeintzen die bere boluntarioei, beraien hiria erakutsi eta partekatuz beraien gustu eta esperientziak kontutan hartuz.

Greeterrak, nortzuk dira?

18 urte baino gehiago duten pertsona sutsuak dira, beraien hiriaz harro sentitzen direnak eta dauzkaten ezagupen eta esperientziak bisitariekin borondatez elkarbanatu gura dutenak, haien hiriaren irudia hobetzen lagunduz.
Greeterrek gidari ez-profesionalaren zerbitsua eskeintzen dute, guztiz dohainik eta eskupekorik gabe. Erakutsi egiten dutena beraien auzoak, lekurik gogokoenak, eraikinak, parkeak,etab. dira, leku turistikoetatik haragotuak egon ohi direnak.
Greeterren moduan gure herriaz harro gaude, gure sustraiez, gure iraganaz eta gure hirien eraldaketaz.
Gure bisitarien zaletasunak eta gustuak kontutan harturik Eusko Greeterrek hurrengo ibilbide motak eskeini ahal dituzte: Kulturala, Artista, Paisaiduna, Gastronomikoa, Mendizalea, Kirolaria eta abar.

Eusko Greeter-en programak

2011ren ekainean, Eusko Greeters bere lehenengo programa argitaratu zuen “Bilbao Greeters” zerbitsua Bilbo eta bere ingurunean eskaintzeko. Gaur egun beste bi  proiektutan ari gara lan egiten Greeterren programa Donostin eta Gazteizen 2012 urtean egoteko.

Greeter kontzeptua

Greeter mugimendua Nueva York-en hasi zen 1992 urtean. Bere sortzaileari, Lynn Brooks, kezkatuta zegoen jendeak bere hiriaren irudi txarra eramaten zuelako. Bere bidaietan behin eta berriro entzuten zuen Nueva York arriskutzua zela. Baina berak bere hiria beste begi batzuekin ikusten zuen, oso leku polita zela uzte zuen. Nueva Yorken irudi ori zen berak bisitariek eramatea nahi zuena.

Idea berriak arrakasta handia izan zuen eta gaur egun hiri asko daude Greeterren zerbitzua ematen dutenak, adibidez: Chicago, Buenos Aires, Paris, Moscú…

Munduko greeter hiri guztiak Global Greeter Network-aren bidez daude lotuta. Egin klik munduko greeter hiri guztiak ezagutzeko.